top of page

HEZIRAUL EDO ALDERANTZIZKO IKASKUNTZA LANBIDE HEZIKETAN


Tolosaldea LHII ikastetxeko Lan Prestakuntza eta Orientabideko alorrak, LPO ikasgaia berritzeko beharra ikusi zuen. Alde batetik ikasgaia egungo ikasleetara egokitu beharra zegoelako eta bestetik ikasgaia Ethazi metodologiara txertatzeko.

Laneki elkartearekin batera (Lanbide Heziketarako euskarazko materiala sortzeaz arduratzen den erakundea), lantaldea osatu eta Heziraul edo alderantzizko ikasgela Lanbide Heziketan Berrikuntza proiektua martxan jarri zen.

HEZIRAUL metodologiarekin irauli egiten da LPO ikasteko era. Metodologia berriak eta egungo teknologiak txertatu dira. Heziraulen Alderantzizko ikasgela edo Flipped Classroom pedagogia eredua, Visual Thinking filosofia eta gamifikazioa uztartu ditugu. Hau guztia ikasleen ikas prozesuan eragiteko asmoz. Rolak irauli egiten dira, pentsamendu bisuala indartu egiten da eta ikasgela gamifikatu.

Irudiaren garaian bizi garenez, bideoak, marrazkiak, mapa mentalak eta infografiak jarri dira. Visual thinkingari esker ikasle motibatuagoak ditugu eta irudiek gainera kontzeptuak argiago ulertzen eta memorian luzaroago irauten laguntzen digute.

Egun, beste korronte berri bat indarra hartzen ari da bai hezkuntzan bai enpresa munduan: gamifikazioa. Gamifikazioa “jolaslekua ez den gunean jolasaren elementuak sartzean datza”. Adibidez, lehia edo txapelketa, sariak, jokoak…

Klasea gamifikatzeko sortu dira kahootak eta LpOka joku kolaboratiboa, besteak beste.

Heziraulen baliabide erakargarriak sortu nahi izan dira, 2 aspektu zainduz: eduki erakargarriak, formatu erakargarrian. Edukiak: argiak, ulergarriak, ikasleen interesekoak, tokiko erreferentziekin, adibideekin… sortu ditugu. Ikasleen autonomia indartu nahi da.

Heziraul baliabideak Lanbide Heziketako hiru eremutan ezartzeko dira:

  • Lan Prestakuntza eta Orientabidea (LPO) ikasgaian. Hainbat atal Administrazioa eta kudeaketa zikloan. Laneko Arriskuen Prebentzio atalak ziklo guztietan. Eta ziklo guztietan baita Lantaldeak eta gatazkak, zeharkako gaitasunen lanketarako.

  • Laneko Arriskuen Prebentzioan Oinarrizko ikastarorako materiala sortzen da.

  • Orientazio eta Informazio profesionaleko mintegian eta Bitartekaritza Zerbitzuan. Orientazioari dagozkion atalak.

Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko pentsatuta dago, Ethazi erronken bidez, proiektuen bidez, eta jardueren bidez.

Heziraul baliabideak ikasle eta irakasleekin partekatzeko, web orri bat sortu da eta guztien eskura jarri da helbide honetan: http://heziraul.eus/

Nola erabili Heziraul?

Heziraul.eus webak gune hauek ditu: zer da Heziraul (nola erabili), atalak, baliabideak (lotura interesgarriak eta jarduerak), bloga eta harremanetarako.

Guztira 13 atal daude. Atal bakoitzeko baliabide hauek daude:

  • Infografia,

  • Aurkezpena,

  • Azpi eduki bakoitzaren bideoa: hiru eta zazpi bitartean, kasuan kasu. Guztira 69 bideo-turorial daude,

  • Kahoota,

  • LpOka joku kolaboratiboa.

Bideoek galderak txertatuta dituzte, Edpuzzle aplikazioaren bidez.

Ikasgelan, infografiak eta aurkezpenak erabili ahal izango ditu irakasleak, atal bakoitzaren sarrerak egiteko.

Ikasgelatik kanpo egingo da ikasketaren beste parte bat (gela birtuala), bideoak ikusi eta tartekatuta dauden galderak erantzunez.

Formatu honek klaseko orduz kanpo ikastea ahalbideratzen du.

Gainera, irakasleak ikaslearen ikas prozesuaren jarraipena egingo du, Edpuzzle aplikazioaren bidez, aplikazio honekin bideoak nork ikusi dituen, eta galderei emandako erantzunak erregistratuta geratzen dira eta.

Irakasleak erronka proposatzen badu,

[if !supportLists]● Erronkaren hasieran eta bukaeran Kahoota erabili dezake, ikasleen ezagutza maila neurtzeko.

[if !supportLists]● Gainontzeko baliabideak erronkan zehar erabiliko dira, bereziki lehenengo bost pausuetan.

Atal bakoitzan lantzeko jarduerak sortu dira. Jarduera hauetan erronka ereduak, ariketak, galdetegiak, dinamikak, kasuen azterketak, eskuliburuak, CV ereduak etab. daude. Jardueretan erronken programazioa jaso da.

Lotura interesgarriak eremuan atal bakoitzari lotutako kanpoko web guneetara egiten da lotura: web gune ofizialak, artikuluak, bideoak, irakasleen materialak etab.

Heziraulen sarrera bideoa ikus ezazue ondorengo esteka honetan klikatuz:

HEZIRAUL aurrera eramateko Tolosaldea, Txurdinaga, Mendizabala eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetako, eta Laneki Elkarteko irakasleak aritu dira lanean. Bideo lokuzioak Tartanga LHIIko ikasleek, EHUko ikasleek eta Lanbide Heziketako irakasleek egin dituzte.

Alderantzizko ikaskuntzaren edo Flipped Classroom metodologiaren eragile nagusi den Antonio Guiraoren laguntza jaso da, bere gaztelerazko materialak erabili direlarik erreferentzia gisa.

Guztira Lanbide Heziketako 70 irakasle eta kolaboratzaile izan dira eta EHUko ikasle eta irakasleek ere parte hartu dute.

Laneki Elkarteak eta Tknikak kolaboratu dute proiektu honetan. Lanbide Heziketako sailburuordetzaren babesa izan du

2019ko ekainean egin den Heziraul.eus aurkezpen ofiziala arrakastatsua izan da. Aurkezpenera 133 irakasle bertaratu dira eta baliabideak erabiltzeko aukera zehatzak ezagutu dituzte.

Datorren ikasturterako Heziraul baliabideak osatuko dira irakasleen ekarpenei esker. Irakasleen baliabide eta erronka berriak partekatuko dira, jakinbai.eus eta heziraul.eus webguneen bidez.

Posts Destacados
Posts Recientes
Búsqueda por Tags
No hay etiquetas aún.
Conéctate
  • Google+ Long Shadow
  • Facebook Long Shadow
  • LinkedIn Long Shadow
  • Twitter Long Shadow
bottom of page